XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRA-ren lana beharbada
Holandako britaniar enbaxadorea, hilik gertatu zen.

LA HAYA (Efe).

- Bi pertsonak, eskuan pistolak, tiroz jo eta hilik utzi zuten Sir Richard Sykes, Bretainia Haundiko enbaxadorea.

Irlandako gudaroste errepublikanoaren (IRA) alde dauden Holandako eta Ipar Europako aktibisten kontra lan egiten zuelako, garbitu bide dute.

Hortik zehar datozen berriek diotenez, badirudi IRAren komando batek hil duela.

Holandako polizia gogor ari da enbaxadorearen biziaz bukatu dutenak nor izan diren jakin nahiz.

Horrek eta Inglaterrako iturri diplomatikoek esan dutenez.

Holandako eta Ipar Europako talde ezkertiarrek harreman estuak dituzte IRA-rekin.

Uste denez, enbaxadoreak bazuen IRAko kiden gordelekuen berri.

Honetako asko omen da Holandan.

Gudaroste errepublikanoaren bozeramaleak Belfast-en aditzera eman duenez, ez da gauza segurua oraindik horien komandoetarik izan denez hil duena, baina oso posible bezala jo du.

Bi gizon harmatu ondoratu zitzaizkion Sykes-i.

Hauxe bakarrik jakin da horiez 35-40 urtekoak zirela eta batek kalibre haundiko pistola zeramala eskuan.

Orduantxe abiatu zen enbaxadorea lanera.

Etxe ondoko patioan, bi gizonak aurreratu eta tiroz josi zuten.

Karel Straub 19 urteko bere laguntzailea ere hilik gertatu zen.

Rolls-Royce kotxea gidatzen zuenak eta Foreing-Officeko beste batek, bala hotsa aditu bezain azkar, martxa bizian jarri zuten kotxea.

Biok bizirik irten dira, beste biek handik piska batetara azken arnasa ematen zutelarik.

Holandako poliziak aditzera eman duenez, enbaxadorea bizi zeneko etxeak ez zuen begirale berezirik, ez baitzuen inork uste IRAko kideek horren kontra joko zutenik.

Londrestik zabaldu den berri batek dioenez, beharbada bahitu egin nahi izan zuten enbaxadorea: posible ez zela ikusi zutenean, tiroka garbitu zuten.